Unlawful Entry (filma)
Unlawful Entry (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Unlawful Entry |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, misteriozko zinema, krimenezko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jonathan Kaplan |
Gidoigilea(k) | Lewis Colick (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles Gordon Gene Levy (en) |
Konpainia ekoizlea | Largo Entertainment (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Jamie Anderson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | Los Angelesko Polizia Departamendua |
Unlawful Entry, 1992ko Jonathan Kaplan estatubatuarrak zuzendutako thriller psikologiko bat da. Kurt Russell, Madeleine Stowe eta Ray Liotta aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Los Angeles, Michael (Kurt Russell) eta Karen Carr (Madeleine Stowe) bizimodu ekonomiko erosoa eta zoriontsu daramaten senar-emazteak dira. Baina gau batez, beren etxean ezezagun bat sartu, lapurreta egiten saiatu eta Karen laban batez mehatxatu ondoren ihes egitea lortuko du, ondorioz senar-emazteak asaldatuak geldituko dira.
Ondorioz, Pete Davis (Ray Liotta) polizia ofiziala senar-emazteak gertatutakoaz galdekatzera joango da, hasiera batean beraien egoeraz kezkatu eta lagundu nahi dituela dirudien arren, beraien segurtasunarekin obsesionatzen hasi eta horrelako bizipen latzik berriz izan ez dezaten ideiak emango dizkie.
Baina Pete Davisek portaera bitxia eta izaera desorekatua duen gizasemea dela azaleratuz joango da, gainera Karen seduzitzen saiatu, harekin obsesionatzen eta senar-emazteen bizitza kontrolatzen hasiko da. Honela, senar-emazteek puskanaka Pete ofiziala psikopata maniatiko baina manipulatzaile buruargi bat dela eta beraien aurkako egitasmo beldurgarri bat burutzeko asmoa duela ohartuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kurt Russell: Michael Carr
- Madeleine Stowe: Karen Carr
- Ray Liotta: Pete Davis ofiziala
- Roger E. Mosley: Roy Cole ofiziala
- Ken Lerner: Roger Graham
- Deborah Offner: Penny, Karenen laguna
- Carmen Argenziano: Jerome Lurie
- Andy Romano: Russell Hayes kapitaina
- Harry Northup: McMurtry, harrera mahaiko sarjentua
- Sherrie Rose: Autoko neska
- Myim Rose: Layla
- Tony Longo: Big Anglo
- Djimon Hounsou: Presoa
- Dick Miller: Aparkalekuko langilea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1992ko filmak
- Jonathan Kaplanek zuzendutako filmak
- Kurt Russellek antzeztutako filmak
- Madeleine Stowek antzeztutako filmak
- Ray Liottak antzeztutako filmak
- Carmen Argenzianok antzeztutako filmak
- Djimon Hounsouk antzeztutako filmak
- Andy Romanok antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- Ken Lernerrek antzeztutako filmak
- Roger E. Mosleyk antzeztutako filmak
- Tony Longok antzeztutako filmak
- Harry Northupek antzeztutako filmak
- Charles Gordonek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thriller psikologikoak
- Jazarpenari buruzko filmak
- Psikopatei buruzko filmak
- Polizia filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak